Lautadako Ekiola irabazi-asmorik gabeko kooperatiba da Arabako Lautadako kuadrillan energia sortzeko eta kontsumitzeko. Lehen urrats gisa, kooperatibak hektarea bateko eguzki-panelen planta bat eraikiko du Agurainen. 600 etxe ingururen energia elektrikoaren guztizko kontsumoa asetzeko adina eguzki-energia sortuko dugu.
Kooperatibako bazkideek, kapital ekarpen baten truke, Aguraingo parke fotovoltaikoan beren etxeetako kontsumo elektrikoaren % 100 estaltzeko adina energia sortuko dute.
Energia berriztagarrien sorrera eta kontsumoa sustatu nahi dugu, baita komunitateak energia-eredu iraunkorrago baterako trantsizioan parte-hartze aktiboa izan dezan ere.
Energia-iturri garbia eta ekonomikoa eskaintzeaz gain, Lautadako Ekiola kooperatibak ingurumen-jasangarritasunaren garrantziaz jabetu nahi du, eta paradigma-aldaketa sustatu, energia-baliabideak modu arduratsuagoan erabiltzeko.