Ekimen horri esker, kideek elektrizitatea ekoitzi eta erabili ahal izango dute, prezio justuak eta egonkorrak bermatuz.
LAUTADAKO EKIOLA Energia Kooperatibak trantsizio energetikoan funtsezko rola beteko duen komunitate energetiko baten parte izateko aukera eskaintzen die herritarrei. Energia propioa modu jasangarrian, lokalean, arduratsuan eta ahalik eta inpaktu txikienarekin sortzeko aukera eskainiz. Energia-komunitateak trantsizio energetikoan laguntzeko modua dira, energiaren eta enpresa handien arteko mendekotasuna murriztuz eta energia berriztagarriak sortzen lagunduz.
LAUTADAKO EKIOLA Energia Kooperatibaren bidez, bazkideek beren etxeetan kontsumitzen duten adina elektrizitate ekoitziko dute zero kilometroko energia berriztagarriaren bidez.
Gainera, energia-komunitatearen bidez sortutako elektrizitateak prezio justuagoa eta egonkorragoa izango du.
LAUTADAKO EKIOLA energia-komunitateak herritarrak, administrazio publikoak eta enpresak biltzen ditu. Gaur egun, bazkide kontsumitzaileez gain, ENARGI ARABA, S.A.U. erakundea kooperatibaren bazkide laguntzailea da. ( % 100eko partaidetza du Arabako Foru Aldundiak). Hala ere, kooperatiba irekita dago Arabako Lautadako kuadrillako herritar, toki-erakunde, elkarte eta abar guztiek parte har dezaten.