Ohiko galderak

Ondoren, energia-ekimen horren inguruan sor daitezkeen zalantza gehienen erantzuna aurki dezakezu.

Ohiko galderak

Nola funtzionatuko du Lautadak?

ARABAKO LAUTADAKO EKIOLAk eguzki-panelen 1,2 MW-eko instalazio bat eraikiko du Aguraingo udalaren lursail batean. Kooperatibako bazkide egiten diren pertsonek instalazio horren jabetzaren zati bat eskuratuko dute kapital-ekarpen baten truke. Partaidetza horrekin, etxeetako kontsumo elektrikoaren % 100 estaltzeko adina energia sortuko dute.

Zer egin behar dut bazkide egiteko?

Bazkide egiteko lehen ordainketa bat egin beharko da. Egin beharreko kapital ekarpena ezberdina da bakoitzaren argindar kontsumoaren arabera: egin kalkulua formulario hau beteta.

Zer abantaila ditu bazkide izateak?

1. Bazkidea bere energiaren jabe izango da, eta KM0 energia berriztagarria kontsumituko du

2. Bazkideak argindar fakturan aurreztuko du hilero, momentuko prezioaren arabera

3. Bazkideak kooperatibaren erabakietan parte hartuko du

Zein prezio izango du energiak LAUTADAKO EKIOLA?

Sortutako energiaren prezioa 44,15 €/ MWh izango da (0,04415 €/ KWh), instalazio fotovoltaikoa egungo kontsumoa estaltzeko energia nahikoa sortzen ari den unean (kopuru hori egungo prezioa eta merkatuko batez besteko prezio historikoa baino nabarmen txikiagoa da). Prezio hori da LAUTADAKO EKIOLA kooperatibari energia hori ekoiztea kostatzen zaiona.

Instalazio fotovoltaikoa behar duzuna baino energia gehiago ekoizten ari denean, kooperatibak soberakina merkatuari salduko dio eta salmentagatik konpentsazio bat jasoko duzu. Aldiz, gutxiago ekoizten denean, falta dena merkatutik erosiko da, une horretan elektrizitateak merkatuan duen prezioan. Hori guztia LAUTADAKO EKIOLAk kudeatuko du, eta informazio guztia merkaturatzaileak bidaltzen dizun fakturan azalduko zaizu.

Nola iristen da instalazio fotovoltaikoak sortzen duen energia bazkideen etxeetara?

Instalazio fotovoltaikoak sortzen duen energia sarera isurtzen da, eta bazkideak saretik kontsumitzen du, orain arte bezala. Hori horrela, etxeetan ez da inolako instalaziorik egin behar. Merkaturatzaileak hilero igorriko dizun fakturaren bitartez lotzen dira instalazio fotovoltaikoaren sorkuntza eta zure etxeko kontsumoa.

Bazkideek urte osoan eta 24 orduz argindarra izatea ziurtatuta al dute?

Bai. Iberdrolak kudeatzen duen argindar banaketa sare orokorrak matxurarik ez duen bitartean etxean argindarra izango duzula bermatuta dago, gaur egun bezala.

LAUTADAKO EKIOLA bazkideek orain arte bezalaxe energia kontsumo normala ziurtatuta izango dute, nahiz eta Oikiako sorkuntza plantan (eguraldiagatik edo bestelako arazoengatik) energia sorkuntzan etenak egon. Sortzen den energia sare orokorrera bideratuko da, eta bazkideek kontsumitzen duten energia sare orokorretik hartzen da. Beraz, bazkideek gaur egun hartzen duten bezala hartuko dute gero ere behar duten energia, sare orokorretik. Ezberdintasuna da kontsumitzen duten energia adina (edo gehiago) bideratuko dutela sarera, energia berriztagarria gainera.

Nola eragingo du nire argindar fakturan?

LAUTADAKO EKIOLA kontsumo kooperatiba da. Bazkideak bere hileroko kontsumo fakturan kooperatiban parte hartzeagatik hurrengo kontzeptu bereziak ikusteko aukera izango du:

  • Kontsumituriko energia sorkuntza kostuaren arabera baloratuko da
  • Hasierako ekarpenaren deboluzio bat egingo da hasierako ekarpenean

    Hileroko faktura, bazkideak Kooperatibaren komertzializadorari ordainduko dio.

    Irabazi asmorik gabea denez, kooperatibak kostu-prezioan salduko du energia, eta horrek bazkide egiten diren askori gaur egun ordaintzen duen fakturarekin alderatuta hileroko aurreztea ekar dakioke.

Diru-irabazirik egon al daiteke LAUTADAKO EKIOLA?

Ez. Ez bazkideek, ez Udalak, ezta LAUTADAKO EKIOLA kooperatibak ere ez dute diru irabazirik izango. Izan ere, kooperatiba soziala izanik, diru irabaziak sortuko balira (energia gehiago sortu duelako kontsumitu duena baino, adibidez), behartuta legoke tokiko proiektu sozialetara bideratzera. Erabaki horiek kooperatibako bazkideek hartuko dituzte.

Bazkideek diru-galerarik izan dezakete?

Ez. Bazkide egiteko hasierako kopurua ordainduta, hileroko fakturaz gain ez dute bestelako ordainketarik egingo.

Nor dago guzti honen atzean?

ENARGI ARABA SAUz gain, Ekiola sustatzaileak ere parte hartzen du proiektuan. Mondragon Taldeko Krean kooperatibak eta EEEk (Energiaren Euskal Erakundea, Eusko Jaurlaritza) osatzen dute Ekiola.

Zer gertatzen da bazkideak bazkide izateari utzi nahiko balio?

Bazkideek edozein unetan eman dezakete baja. Hasieran egindako inbertsioa kooperatibaren estatutuetan ezarritako moduan eta epeetan itzuliko litzaioke, Kontseilu Errektoreak erabaki ondoren.